- Español
- Euskara
- English
- Français
Ardien bazka
ARDIAK, BORDA, AMEZTI, NEGUA, ARTOA, MENDIA, ILEA, MOZTU
140 ardi inguru zituzten Ameztian. Bi borda zituzten: bat Ameztian eta bestea Zalkube inguruan. Neguan lizar hostoa, belar idorra eta artoa eramaten zuten asto gainean bordara. Udan mendian izaten ziren ardiak eta begiratzera joaten ziren. Udan, San Pedro inguruan, ilea mozten zieten ardiei; atautxi, aita eta osaben artean egiten zuten lana egun bakar batean. Aizturrekin mozten zuten ilea.