NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Elkarri lagundu


ABTUEK, KOBRATU, KASU, HILTZEN, MATERIALAK
Baserriko lanak egiten laguntzen ziren abtuek eta besteek. Sosik kobratu gabe, batzuetan esker onik ere eman gabe. Kasu berezietan laguntza handiagoa izaten zen. Aita hil zitzaien familia baten alorrera arto-jorrara joaten ziren dohainik. Behi bat hiltzen bazen, esaterako haragia partitu egiten zen, jendeak ordaindu egiten zuen laguntzeko. Etxea errez gero, auzolana egiten zuten. Materialak ere ematen zituzten.