NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Joaldunen eguna


BEZPERA, AFARIA, LARRUA, TTUNTTURROAK, AZPIKOGONAK
Orduan joaldun egun bezperan afaria egiten zuten eta bereizi egiten zuten Iturenera zein joanen zen. Pausoa hartzen ez zutenek ez. Joareekin gutxi ateratzen ziren, ez zen afiziorik. Arropak ere aldatu dira. Lehenago larrua bakarrik eta joareak eta azotea eramaten zituzten. Gero ttuntturroak, azpikogonak, eta bestelakoak heldu ziren 1955 inguruan edo. Iturengoek beti eraman izan zuten azpikogona eta ttuntturroa.