NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Juan Makaia apezak salbatutako gizonak


Francoren aldekoak ez zirenak gauez etxetik atera eta hiltzen zituztenez, Luzaiden begitan ziren gizonek herritik kanpora joaten ziren gaua pasatzera eta goizean itzultzen ziren. Baina, francotiarrek bazekiten hori eta egunez joan ziren bila eta atzeman zituzten. Juan Makaia apezak francotiarrekin hitzegin zuen eta bere bizitza eskeini zien besteena salbatzeko; atzemandako gizonen errugabetasuna aldarrikatu zuen eta, azkenean, aske utzi zituzten.