NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Arropa garbitu. Konporta

  • Bideo mota:
  •       - Testimonio
  • Sailkapena:
  •       - Kultura-paisaiekin lotutako ezaguerak
  •       - Iraganaren inguruko oroimena
  • Ikertzailea / laguntzailea:
  •       - Euskokultur Fundazioa
  • Gutxi gorabeherako data:
    2007
  • Bideoaren kokapena:
    Beruete
  • Informatzaile mota:
    Individual
  • Bideoko informatzaileak:
    Arangoa Arangoa, Pilar
  • Bideoko agenteak:
    Euskokultur Fundazioa / Fundación Euskokultur

ARROPA, GARBITU, ITURRI
Arropa nola garbitzen zuten kontatzen du. Iturrira joaten ziren. Han maindireak jaboiarekin garbitzen zituzten, eta gero etxean konporta izeneko kubo batean ahalik eta arropa gehien sartzen saiatzen ziren. Gainean beste maindire batekin ongi bildura errautsak jartzen zituzten eta ura goitik behera botatzen zioten behin eta berriz, arropa garbi gelditu arte. Gero iturrian aklaratzen zituzten. Bi ahizparen artean egiten zuten lan hori.