NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

San Tiburtzio festak

  • Bideo mota:
  •       - Testimonio
  • Sailkapena:
  •       - Lan eta jai erritualak
  •       - Ohiko dantzak
  •       - Bestelako adierazpen kulturalak
  • Ikertzailea / laguntzailea:
  •       - Patziku Eta Joxan Perurena
  • Gutxi gorabeherako data:
    2007
  • Bideoaren kokapena:
    Leitza
  • Informatzaile mota:
    Individual
  • Bideoko informatzaileak:
    Astibia Lasarte, Inaxi

Lehen Iruñetik ekartzen zuten banda militarra. Gero Tolosatik ekartzen hasi ziren; hamabietan jantzi hoberenekin joaten ziren plazara txistu kontzertua entzutera. Arratsaldean espartinak jantzi eta dantzara joaten ziren. San Tiburtzio egunean meza nagusia izaten zen: ezpata-dantzariak gerra garaian kendu zituzten, baina ondoren berriz hasi ziren.