ARCHIVE du patrimoine immatériel de NAVARRE

Argibide elkartearen ekintzak eta kideak

  • Type de vidéo:
  •       - Testimonio
  • Classification:
  •       - Mémoire du passé proche
  •       - Histoires de vie
  •       - Autres formes d'organisation
  • Chercheur / collaborateur:
  •       - LABRIT PATRIMONIO
  • Lieu de la vidéo:
    Arbizu
  • Type d'informateurs:
    Individual
  • Informateurs dans la vidéo:
    Barandiaran Razkin, Mari Paz
  • Acteurs de la vidéo:
    Labrit Patrimonio / Labrit Ondarea

ARGIBIDE ELKARTEA, KULTURA-ELKARTEA, GAZTEAK, LOKALA, TABERNA, UDALA, APAIZA, KULTURA, NESKAK, EUSKARA, BENITO LERTXUNDI, XABIER LETE
Elkartearen helburua, bereziki, ekintza kulturalak egitea zen. Adibidez, Arbizuko festetan ez zenez ezer egiten, dantzariak edota abeslariak, hala nola, Benito Lertxundi edo Xabier Lete, ekarri zituzten Arbizura. Antolatzen zituzten ekintzak euskararekin lotuak izaten ziren. Don Juan apaiza dagoeneko adinekoa zen eta ez zuen parte hartzen ekintza hauetan, baina bai gazteagoa zen apaiz berriak. Jende asko joaten zen elkartera baina astero egiten zituzten bileretan hamabi gazte inguru ziren elkartzen zirenak. Neskek ere parte hartzen zuten elkartean. Hori baino lehen, igandeetan bakarrik ateratzen ziren etxetik baina, elkartea sortu ondoren, egun gehiagotan ateratzeko aukera izaten zuten. Elkartearen lokala jendearentzako zabalik ipini zuten taberna moduan, zorrak kitatzeko dirua lortzeko helburuarekin.