- Español
- Euskara
- English
- Français
San Martinen izaten ziren bestak
FIESTAS DEL PUEBLO, BAILE, COMIDAS ESPECIALES
San Mantinen izaten ziren bestak (azaroaren 11n). Bezperan maiordomoaren etxera joaten ziren, Zubietako akordeonistarekin. Biharamunean besta beheititik hasten zen. Meza baino lehen hiru etxe ibiltzen zituzten eta haietan gosaltzen zuten. Mezatik atera eta Hamarreko estera joaten ziren. Han ezin zuten lotuan dantzatu. Etxe horretan Sagrado Corazón dute. Gero beste etxe batera joaten ziren. Eguerdian etxera joaten ziren bazkaltzera. Kafea hartzera joaten ziren etxeetara, baina akordeonista ez. Dantza lehen karreteran paratzen zen eta gero Paskalenean. Ondotik lehenbiziko etxean, behien lekuan.