ARCHIVE du patrimoine immatériel de NAVARRE

Inauterietako egun bakoitzean zer egiten zuten


IGANDEA, ESKEA, BASERRITARA, AFARIA, PIPERROPILAK
Igandetik asteazkenera izaten ziren eta egunero ateratzen ziren eskean. Baserrietara joateko goizeko 6etan jaikitzen ziren. Horrekin bazkari eta afariak egiten zituzten. Baserrietan biltzen zena norberarentzako zen. Piperropilak, arraultzak, txistorrak, urdaiak... biltzen zituzten. Saskian eramaten zituzten.