- Español
- Euskara
- English
- Français
Lan honetan NAOean berriki agertu den xiv. mendeko koaderno ttipibateko onomastika datuak aztertzen dira, toponimoak eta antroponimoak.
Kaierttoa erdaraz idatzia dago, gaztelaniaz, ukitu berezi zenbaitekin, baina
munta handikoa da guretako, euskara Erribera goieneko herrian xiv.
mendean bizirik zegoela idarokitzen duelako, bertako hizkera galduaren
ezaugarri batzuen berri jakin dezakegulako, eta toponimoak hobeki azaltzeko
eta arautzeko bide delako. Grafia batzuek eta leku eta jende izen batzuen
gardentasunak koadernottoa idatzi zenean euskara Murillon bizirik zegoela
adierazten dute. Artikuluan aipatu izen horiek «testuinguratzen» saiatu gara,
hots, lehendik ezagutzen genituen hurbileko beste datuekin lotzen.