NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

AIERTekin dostatzen

  • Bibliografia erreferentzia

    VV. AA. (2015). Aiertekin dostatzen. Hartzaroa Zaraitzun - La infancia en el Valle de Salazar. Iruña-Pamplona: Labrit Multimedia. ISBN: 978-84-608-1747-S. 72 pág. Euskara eta gaztelania.

    Argibideak on line

    Edukiei buruzko argibide gehiago Labrit Multimediaren estekan: Aiert dostatzen

    Haurtzaroa Zaraitzuko Ibarrean

    Zaraitzu Ibarreko ahozkoa transmisioan oinarritutako bilketa lana da. Jolasak, ipuinak, pipitakiak eta kantuak, gure arbasoek kontatu eta kantatu bezalaxe. Jalgi hadi plazara!

    Liburua, CDa eta DVDa

    Lanaren deskribapena

    Lanaren hartzaileak:

    APIN-NOMAk Zaraitzu Ibarrean osatutako ondare kultural materiagabearen bilketan oinarritutako dibulgazio-lana da, haurtzaroan datzana. Ahozko bilduma hau oinarri gisa erabili da eta honi bestelako idatzizko iturri gehiago gaineratu zaizkio.

    Hartzailerik nagusienak ibarreko bereko bizilagunak eta biztanleak dira, edukien berregitean parte hartu dutenak (gaur egungo dokumental eta argazkiak). Hildo berean, Zaraitzuko haurren parte-hartze nabarmenak, hezkuntza erabilera informal bat ere posible dela argi uzten du. Hartzaile zuzen hauez gain, lanaren izaera dibulgatiboa publiko orokor interesatu bati hel dakioke.

    Lanaren formatua:

    Lana harremana duten liburu batek (euskaraz eta gaztelaniaz), Audio CD batek eta DVD batek osatzen dute. Imprimatutako edizioak argazki zahar eta DVDaren fotogramak dakarzki, berregitean antzinako arropa eta tresnak darabilten Zaraitzuko haurrak agertzen dituztenak.

    Audio CDa. Zaraitzuko herri-abesti, pipitaki eta ipuinen selekzio bat dakar, gaur egun ibar honetan bizi ohi diren haurrek interpretatuta. CD honek, ezkerrean ikusgai den ikonoa daukaten ipuinekin lotura du.

    DVDa. Zaraitzu Ibarrean haurtzaroa igarotzearen gaineko dokumentala, gaur egungo hainbat testigantza, berregite eta irudi dituena. DVD honek, ezkerrean ikusgai den ikonoa daukaten edukiekin lotura du.

    Argumentua: Aiert otso zaraitzuarrak, haurtzaroa ibarrean nolakoa zen kontatzen digu. Trailerra ikusi.

    Zuzendaritza: Labrit multimedia

    Gidoia: Fernando Hualde, Itziar Aranguren, Gaizka Aranguren

    Edizio eta argazkigintza: Maddi Barber (C)

    Musika:  Aitor Ortiz, Zesar Armendariz, Maite Matxain.

    Ekoizpn: Labrit multimedia, Garazi Erburu, Gustavo Goiena.

    Hizkuntza: Gaztelera.

    Iraupena: 40 min 

    Edukien deskribapena:

    Sarreraren ondoren, hainbat atal proposatzen da.

    Lehen atala Zaraitzu Ibarrean bildutako tradiziozko jolasentzat da (punteria jolasak, trebetasunezkoak, laisterketazkoak, ezkutaketazkoak, harrapaketazkoak...). Jarraian ibarrean egindako bilketetatik datozen pipitake, ipuin eta kanten aukeraketa bat proposatzen da. Testu hauek guztiek CD edota DVDarekin lotura dute.

    Amaierako esker-ematearen aitzinetik, Zaraitzuko kultura eta ondare materiagabearekin zerikusia duten pertsonaiei eskeinitako atal bat gehitu da ere bai (Zein da zein?).

    Lanaren hezkuntza-erabilera:

    Erran bezala, ondarearen dibulgaziorako sortutako lana, baina bere kudeaketan planteamendu didaktiko informala eduki duena (berregitetan parte-hartzea eta, ondorioz, sentsibilizazioa) Zaraitzu Ibarreko haurrentzat. Gainera, egokitzapen eta transposizio didaktiko egokiekin, ikasgeletan hezkuntza formalean erabilgarriak diren baliabideez ari gara.