ARCHIVO del patrimonio inmaterial de NAVARRA

Arropa nola garbitzen zuten


AGUA, LAVAR LA ROPA, BURRO, MUJERES, FUENTE, SECAR LA ROPA, DESVÁN
Ura duela 40 urte eraman zuten. Arropa garbitzeko beheko iturrira joaten ziren. Lixiba: arropa iturrira beratzera eramaten zen eta ama xaboitzera joaten zen. Astoan ekartzen zuten eta orduan ura botatzen zitzaion, lehenbizi ur epelarekin haste ziren eta gero eta beroago ondotik. Goiko partean trapu bat paratu eta gainetik suko hautsa botatzen izan. Pago egurraren hautsa izan behar zuen. Lau bat ordu pasatzen zituzten ura botatzen. Neguan hotz handia pasatzen zuten emakumeek. Nola jakiten zuten lixiba egosia zegoela. Hurrengo egunera arte uzten zen eta orduan iturrira joaten ziren. Gero bihurritu eta ganbaran idortzen zuten.