ARCHIVO del patrimonio inmaterial de NAVARRA

Arropak


CAMBIARSE DE ROPA, ROPA
Familia handia zirenak arropak senide batetik bestera probesten ziren. Bere kasuan ez, ez zuelako seniderik. Arropak ahalik eta gehien probesten ziren, petatxo asko erabiltzen zituzten, galtzerdiak zurtzitu egiten zituzten. Gizonen atorrari ere lepoa gastatzen zenean, kendu eta buelta ematen zioten eta berria bezala gelditzen zen. Maindireak ere birziklatzen ziren. Kuleroak eta sujetadoreak hiru inguru izaten zituzten eta horrekin ematen zuten urte guztia.