ARCHIVO del patrimonio inmaterial de NAVARRA

Datu familiarrak eta lan jarduerak

  • Tipo de vídeo:
  •       - Testimonio
  • Clasificación:
  •       - Historias de vida
  •       - Memoria sobre el pasado cercano
  •       - Parentesco, familia y herencia
  • Investigador / colaborador:
  •       - LABRIT PATRIMONIO
  • Localización del vídeo:
    Arbizu
  • Tipo de informantes:
    Individual
  • Informantes del vídeo:
    Jesus Mari Maiza Lacunza
  • Agentes del vídeo:
    Labrit Patrimonio / Labrit Ondarea

FAMILIA, LANA, AMA, AITA, AMONA, AITONA, INDUSTRIA
Familian bi anai dira. Aitak, bereziki, basoan egiten zuen lan. Amona Lakuntzakoa zen eta aitona Arbizukoa. Aitonak ere basoan egin zuen lan eta, egun batean, enbor batekin istripu bat izan ondoren elbarritua geratu zen. Aitona-amonek bi alaba eta seme bat izan zituzten. Osaba zurgina izan zen eta ama eta izeba neskame moduan lan egin zuten Donostian. Oso gutxirekin bizi izan ziren. Bi anaiak hamazazpi urterekin hasi ziren lanean, industrian. Jesus Mari Lakuntzan hasi zen lanean, Uharten (Uharte-Arakil) jarraitu zuen eta ondoren Ufesa enpresan lan egin zuen Etxarrin (Etxarri Aranatz). Gasteizen ere denbora batez egon zen eta hirurogeita hamabosgarren urtean, Iruñara joan zen lanera eta han burutu zituen bere azken lan urteak. Aita Arbizuko “Eitzanekoa” baserrikoa zen. Ama “Karmenekoa” etxekoa zen eta bertan bizi izan ziren. Bertatik joaten zen Iruñera lanera, baita bere anaia ere.