- Español
- Euskara
- English
- Français
Auzolana
UDALA, NEGUA, BIDEAK KONPONDU, OGITARTEKOA, ARDOA, LANA
Auzolana egiten zen. Egun bat adosten zen. Aitaren garaian, bereziki neguan egiten ziren eta bideak konpontzen zituzten. Ogitartekoa eta udalaren kontu zegoen ardoa hartu, eta egun osoa pasatzen zuten lanean. Etxe bakoitzeko pertsona bat joaten zen. Urtean zehar sei auzolan egoten ziren, baina gehiago ere egon zitezkeen, kasu berezietarako.