- Español
- Euskara
- English
- Français
53 Mariaren Alabak
BASABURUA, OROKIETA, ELIZA, JAUNARTZA, CORPUS EGUNA, MARIAREN ALABAK
Beatrizek “Hijas de Maria” edo Mariaren Alabak erakunde erlijiosoan parte hartu zuen. 3 zuzendari zeuden eta maiatzean “alaba” garrantzitsuenek medaila bat jartzen zuten soinean eta beste guztiak atzetik joaten ziren prozesioan. Hainbat ekintza erlijiosoz arduratzen ziren, hala nola, Lehen Jaunartzeaz, maiatzean egiten ziren “Angelitetaz” edota hiletetako kantuez. Angelitak zuriz janzten ziren, egun horretan Corpusarekin prozesioa egiten zen eta Angelitek arrosa petaloak airera botatzen zituzten “Viva Jesús sacramentado, viva por todos sea amado” oihukatzen zuten bitartean. Mariaren Alabak zirenak hilabetean behin elkartzen ziren. 40 urtez Beatriz elizan zerbitzari gisa egon da, baita kantuan ere.