- Español
- Euskara
- English
- Français
65 Lehen Jaunartzea
BASABURUA, OROKIETA, MARIAREN ALABAK, AXURIA, BAZKARIA, LEHEN JAUNARTZEA
Jaunartzean, Angelitak zirenak zuriz joaten ziren eta familiak elkarrekin esertzen ziren. Mariaren Alaben zuzendariak maindire zuriekin forratzen zituen besaulkiak egun hauetarako. Jaunartze egunean bazkaria egiten zen etxean eta axuria zutenek bat hil eta gonbidatuen artean banatzen zuten. Bakoitzak ahal zuena prestatzen zuen, hausnartzen du Beatrizek, batzuk txilindron erara jaten zuten arkumea eta beste batzuk arroza.