- Español
- Euskara
- English
- Français
92 Inauteriak
BASABURUA, OROKIETA, ETXEZ ETXE, MUTILAK, EMAKUMEAK, AKORDEOILARIA, JOTAK, DANTZA, INAUTERIAK
Inauteriak soilik mutilek ospatzen zituzten eta arratsaldean emakumeak dantzara joaten ziren. Mutilek otordua egiten zuten tabernan eta etxez etxe eskatzen joaten ziren (txistorra, arrautzak, gazta, urdaia…) baita ardia hiltzen zuten ere. Akordeoilaria haiekin joaten zen eta dantzatzeko jotak jotzen zituen. Lepoan zapi gorria janzten zuten mutilek eta batek etxeetan lortutako janaria makila batean iltzatuta eramaten zuen.