- Español
- Euskara
- English
- Français
96 Bizitako bizimodu aldaketak
BASABURUA, OROKIETA, TXERRI-HILKETA, EPAITZA, ETXEAK, FAMILIA
Gaur egungo egoerarekin konparatuz, Beatrizek dio lehen etxeetan ume gehiago zeudela eta, gainera, etxeek itxura zaharragoa zutela. Lehen behiekin eta idiekin joaten ziren egurra edo orbelaren bila baina gaur egun traktoreekin egiten da. Beatrizek dio lehen “epaitzak” mendian norberak berea prestatzen zuela baina, gaur egun, pago-enborrak atariraino ekartzen dituztela kamioiez. Beatrizek aipatzen du lehen txerri hilketatik ateratako jatekoak eskuz egiten zirela eta orain, aldiz, aparatu elektrikoekin egiten dela dena. Izugarrizko bilakaera egon dela dio Beatrizek.