ARCHIVE of the immaterial heritage of NAVARRE

Dantza lotua debekatuta


BAILE AGARRADO, CONFESARSE
Ostatuan akordeoia zen eta mutilek dantzan egiteko eskatu zieten atari ondotik pasa zirenean, baina orduan emakumeak ez ziren ostatuetan sartzen. Hurrengo igandean apezak sermoian ostatuan dantza lotuan ibili ziren nesken izenak esan eta lotsarik ez zutela oihukatu zuen. Mariaren alabei zinta kentzen zien dantza lotuan ibiliz gero. Hori zela eta, Donamariako neskak oizko elizara joaten ziren konfesatzera.