ARCHIVE of the immaterial heritage of NAVARRE

Mendian lanean


TRABAJOS, HISTORIA DE VIDA
Orbaizetan hasi zen lanean. Rantxero izan zen bi urtez (jatekoa egiten zuen). Babak egosten zituen, ez zen razionik izaten, eta lantegira eramaten zituen bi kalderatan (ogi zaku bat edo bi ere eramaten zituen). Gero Otsagabian aritu zen (rantxero ere) beste bi urtez zerrategi batean. Ondoren soldadu eta itzultzean rantxeroarena utzi eta mendian hasi zen lanean, gogorragoa zen: goizean bost t'erditan jaikitzen ziren, eguerdian siesta eta gaueko hamarrak arte egiten zuten lan. Kanpoan bazkaltzen zuten fuente beretik , bakoitzak bere goilara zuen (zatoari lotuta). Gero Frantziara joan zen lanera, han gobekiago.