- Español
- Euskara
- English
- Français
Behien gaixotasunak
ANIMALES ENFERMOS, VACAS
Behiak neguan haizatu egiten ziren eta puntzoi batzuk egoten ziren behiari bizkarrean sartzeko haizea ateratzeko, arnasa ezin hartu ibiltzen zirelako. Makil luze bat ere bazegoen eta muturrean pilota bat egiten zitzaion trapuekin eta behiari ahotik sartzen zitzaion arbia bultzatzeko. Baina askotan behiak lehertu egiten ziren. Etxe batean behi bat hiltzea oso suerte txarra zen, mendira eramaten zen, ez zen jateko probesten.