ARCHIVE of the immaterial heritage of NAVARRE

Festetan jende asko elkartzen ziren


COMIDA ESPECIAL, FIESTAS, COMER CON FAMILIARES
Beraiek familia txikia ziren, baina festetan jende asko elkartzen ziren, 15-16 pertsona inguru (osaba-izebak, ilobak). Bazkari eta afari handiak egiten ziren. Bazkaldu ondoren jende gehiago etortzen zen beste etxeetatik kafea hartzera. Kafea heltzeetan egiten zen, ez zegoen kafeterarik. Anis botila eta koñak botila atera eta kantari aritzen ziren. Jendea jateagatik etortzen zen. Harrikoa egiteko ura berotzen zuten eta lurrean aritzen ziren terreina handi batekin. Jendea joaten zenean dena lehortu eta berriro afaltzeko mahaia jartzen zuten.