ARCHIVE of the immaterial heritage of NAVARRE

Inauteriak


CARNAVALES, COMIDA ESPECIAL, Música
Inauterietan igandean musika egoten zen, neska mutilak ibiltzen ziren dantzan. Ondoren mutilak afaltzera joaten ziren, neskak ez. Lehenago metak egoten ziren eta bertan geratzen ziren lo egiten baserrira joan gabe. Hurrengo egunean gosaltzera joaten ziren (xingarra eta arrautzak, galletak, gazta, ardoa...). Bazkaltzeko ordurako mozkorrak egoten ziren. Lehenengo egunean herrian ibiltzen ziren eskean eta bigarrenean baserrietara joaten ziren gosaltzera. Arratsaldean neskak azaltzen ziren. Ondoren bazkaldu eta musika egoten zen. Kontuak egiteko ez zen maiordomorik egoten, baina bere funtzioa egiten zuten. Gerra garaian debekatu egin zuten eta ez ziren mozorrotzen.