ARCHIVE of the immaterial heritage of NAVARRE

Festetako gaiztakeriak


FIESTAS, ANÉCDOTAS
Gaueko ordu bietan musika bukatzen zen eta beraiek ez zuten etxera joan nahi izaten. Sororen batetik astoak hartu eta ostatura eramaten zituzten eta zerbeza ematen zioten mozkortzeko. Beste behin oilasko bat lapurtu zuten leiho batetik eta denen artean jan zuten. Beste behin asto bat baratza batera sartu zuten eta dena jan zuen. Apustuak ez ziren egiten, ez zen horrelako pikerik egoten.