ARCHIVE of the immaterial heritage of NAVARRE

San Agustin eguna


SAN AGUSTÍN, COCHINILLO, ACORDEÓN, TXISTU
Bost edo sei urte zituenean San Agustin eguna ospatzen zuten. Egun guztirako kanpora joaten ziren. Edariak izaten ziren saltzeko. Doneztebekoak etortzen ziren mahatsak, txutxeriak...saltzera. Txerrikume bat ere erretzen zen jendeak jateko. Baztandik jende asko etortzen zen. Han iturri bat dago eta hango ura mirarizkoa zela esaten zuten. Akordeoia, txistua eta ttunttuna jotzen zuten. Egun polita izaten zen.