ARCHIVE of the immaterial heritage of NAVARRE

Santa Lokariako eliza eta mugarriak


ERMITA DE SANTA LOCARIA, DONEZTEBE, RELACIÓN PUEBLOS, DEUDA
Doneztebekoek Santa Lokariako eliza beraientzako nahi zuten. Jaleoak egoten ziren artzainen artean lurrengatik eta azkenean aserretu eta bat hil egin zuten. Orduan Iruñetik gizon batzuk etorri eta mugak jarri ziren. Eliza Legasakoa zela erabaki zen. Urte batzuetan Legasako udalak ez zuen sosik eta eliza saltzekotan egon zen, baina azkenean herriko emakume batek dirua utzi zien zorra ordaintzeko eta ahal zutenean bueltatzeko.