ARCHIVE of the immaterial heritage of NAVARRE

Inauteriak


CARNAVALES, PEDIR COMIDA POR LAS CASAS, ACORDEÓN, DIFERENCIAS ENTRE HOMBRES Y MUJERES, DISFRAZARSE
Inauteriak asteburu bat izaten ziren. Lehenengo egunean baserrietatik ibiltzen ziren gazteak puska biltzen eta hurrengoan herritik. Akordeoia egunero egoten zen. Jendea mozorrotzen zen etxean aurkitzen zuten arropa zaharrekin. Normalean neskak mutilez eta mutilak neskaz. Beti aurpegia tapaturik, ez ezagutzeko. Mutilak bazkariak eta afarik egiten zituzten. Neskak zeuden etxeetan 6 edo 7 pieza jotzen zituzten, besteetan bakarra. Puskan arrautzak, xingarra eta txistorra zati bat ematen zieten. Dirua zuenak ematen zuen eta beste batzuk ardoa, pittarra, sagardoa...