ARCHIVE of the immaterial heritage of NAVARRE

Elizondoko feria 2


FERIA DE ELIZONDO, APRENDER A COSER, MERCADO DE DONEZTEBE
Elizondora joaten ziren azokara. Doneztebera ez ziren joaten. Elizondon igandeetan oso azoka handia egoten zen. Denetarik saltzen zen (arrautzak, oilaskoak, oiloak, bildotsak, landareak, gazta...). Bera 17 urterekin josten ikastera joan zen eta merkatua ikustera joaten zen bere ahizparekin Carmen ezkondu ondoren Doneztebera joaten zen tomate eta tipula landareak saltzera. Doneztebeko azoka landareena bakarrik izaten zen. Elizondon goizeko 8etarako hasten zen jendea mugitzen. Narbartetik ere asko joaten ziren landareekin Elizondora, bezpera trenean landareak bidaltzen zituzten eta biharamunean bizikletan joaten ziren. Postuak lurrean jartzen ziren oihal txuri batzuetan. Diruarekin ordaintzen zen, ez zen trukerik egiten. Eskisaroi ostatukoak 5-6 gazta erosten zizkien astero.