ARCHIVE of the immaterial heritage of NAVARRE

Arropa garbitzen


COMPRESAS, PAÑALES, QUITAR MANCHAS, LAVAR LA ROPA
Arropari mantxa zailagoak kentzeko burdinazko palankana batzuk ekonomikaren gainean jarri eta bero hartan dena kentzen zitzaien, xaboi pixka bat eman eta horrela kentzen zituzten mantxak. Lehenago ez ziren konpresak izaten, felpazko pixoihal moduko batzuk izaten ziren eta horiek garbitu eta hurrengo hilerako gordetzen zituzten. Umeek ere ez zituzten pixoihalak izaten, gasazko oihal batzuk izaten zituzten eta horiek ere palankanan garbitzen zituzten eta zuri zuriak geratzen ziren.