ARCHIVE of the immaterial heritage of NAVARRE

Kontrabandoa


GUERRA, CONTRABANDO, GANADO, Frontera, PAQUETES, PORTUGUESES
Gerra aitzinetik ere bazen kontrabandoa, behiekin. Oinez joaten ziren Leitza eta Igantzitik mugaz bestaldera. Puntilla ekartzen zuten. Jende asko ibiltzen zen gaueko lanean. Portugaldik etorritako jendea ere pasatzen zuten. Paketeak kopetetik zintzilik eramaten zituzten zinta batekin. Pakete karratuak ziren 25 kilokoak. 2 -3 orduko bidea izaten zuten. Portugesekin gau guztia ematen zuten. Kuadrilaka etortzen ziren. Eratsundarrek hartzen zituzten, Etxalarko mugatik... oso nekatuak etortzen ziren.