ARCHIVE of the immaterial heritage of NAVARRE

Otorduak


COMIDAS, ALIMENTACIÓN
Kafesne pixka bat gosaltzen zuten eta horrekin eguerdia arte egoten ziren. Eguerdian potajea edo patata salda eta tortilla, xingarra edo sardina zahar bat jaten zuten. Igandeetan jende asko egoten ziren eta bi lagunek plater berean jaten zuten. Ardo botila amak esan arte ezin zen banatu. Etxean 8 lagun ziren. Lehenengo aitari ematen zitzaion janaria eta gero gainontzekoei. Afaltzeko sardina zahar bat, tortilla bat, patata frijituak, gaztainak (gaztaina denboran)...tomate asko izaten zuten eta poteetan gordetzen zuten labean egosita. Litro eta erdi esne bi artopilekin afaltzen zuten 8 lagunek.