ARCHIVE of the immaterial heritage of NAVARRE

Arrantza


ARRANTZA, AMUARRAIN, AINGIRAK, SUGEAK, TXIPA
Arrantza nola egiten zuten azaltzen du: amuarrain batzuk eskuz harrapatzen zituzten eta beste batzuk kordelak botata (gauez). Aingirak, berriz, ziri bati amua lotu eta zizare lodi bat jarrita harrapatzen zituen. Tenedore bat hartu eta mailuarekin zuzentzen eta zabaltzen zuten, gero zurezko kider bati lotzen zioten eta geldirik zeuden amuarrainak harrapatzen zituzten. Eskuz aritzen zirenean sugeekin kontuz ibili behar zuten; sugeak azala latza du eta berehala nabaritzen zuten. Etxegorriko banbu beltza hartzen zuten kañak egiteko, gero pita eta amua jarri eta listo. Txipa gutxi jaten ziren, erabiltzen ziren kordelak botatzeko (amuetan jarrita, zizareen ordez). Karramarroak errekatan eskuz hartzen zituzten harriak altzatuta. Izokinak ez zituzten harrapatzen.